2014(e)ko apirilaren 25(a), ostirala

"Gure" gorputza? (Kattalin Miner, ARGIAn)

"Gure" gorputza? 

Kattalin Miner, ARGIAn. Hemen beste testu batzuk bere eskutik, barrenetik,...

Eskandalua iruditzen zaigu abortatu ahal izateko psikiatra batzuen baimena eduki behar izatea. Ordea, ez gara hainbeste harritzen ginekologoak hormona bonbak gomendatzen dizkigunean antisorgailu gisa: grano asko dugulako edo ez dugulako hilerokorik edo bularretako mina dugulako.
Kattalin Miner

Kattalin Miner

2404. alea
2014-02-23


Abortuaren defentsan, sarri diogu gure gorputzen gainean erabakitzeari buruz ari garela, zentzu zabalean. Hau diogu, argi dugulako gure gorputzen gain gutxi erabakitzen dugula sarri.
Esaterako, nahi dugun generotan bizitzeko hautua egiten dugunean –transexualitateaz ari naiz–, bukaezina, erasokorra, eskizoidea, binarista eta ilegala behar lukeen prozesu psikiatriko batetik pasatu behar izaten dugu, zer eta, emakumeoi arrazoi minimoz lehenago aipatu ditugun hormona bonba horiek berak (edo testosterona) hartu ahal izateko.
Kontrol horrek asko du genero kontroletik eta beraz, gure gorputzen gainean erabakitzeko eskubidea ez da abortura mugatzen. Izan ere, gure gorputzen gainean erabakitzeko eskubidea, hain medikalizatua, hain instituzionalizatua eta hain katolizatua dagoen gorputz hori askatzeko borroka da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina