2014(e)ko apirilaren 28(a), astelehena

Biodantza, MaiteMuhinduz-en barne, Teresa Lopez de Muniainen eskutik


Maitemuhinduzen egitarauak atal nagusi bi ditu:

1. Gune Irekia (10:00-18:00 artean M2 eta M3an eta 10:00-14:00 artean M4an): hor, gutako bakoitzak nahi dituen jardunak proposatu ditzake. Era guztietakoak: jolasaldiak, hitzaldiak, dantzaldiak, isiltasun guneak, meditazioak, proiekzioak,... eta norberak gunez gune ibiltzeko askatasuna eta ardura dauka,...

2. Afal aurrean eta afal ostean programatutako jarduerak: haien artean, Teresa dugu, ostiraleko (M2) biodantza saioan gidatuko gaituena. Beheraxeago Teresak idatzi berri diguna moldatua, saioa nolakoa izango den eta aurreratuz,...

A! Lasai, edozein unetan sartu eta irten gaitezke bertatik, ordu batzuetarako zein 3 egun osoetarako apuntatu gaitezke, inongo arazo barik.

Izena eman duzu jada? Hemen Izen emanteko tokia. 5 minututan, lasai-lasai egiteko modukoa!


Kaixo lagunok: 
barikuan/ostiralean, arratsaldean BIODANTZA saioa egingo dugu. Nire proposamena zera izango  da,  afektiitatea bizi eta adierazteko zenbait bizipen bertan eragitea. 
Zer da biodantza? Biodantza emozioak ea norberaren sena adierazteko sistema da. 
Afektibitatearen ariketan, jardueran , munduan bi jarrera oinarrizko nabarmenduko nituzke lantzeko: Besteei ARRETA  eta berez izateagatik ESKERONA praktikatu , beste pertsonari esker ona berengandik datorrenagatik eta bizitzaren fenomenologia beragatik. 
Biodantzak badu afektibitateari buruzko etika eta filosofia, labur biltzeko eta
denek hobe ulertzeko esango nuke, adibidez,  Erick Fromeen  "Maite izatearen artea", eta Jonan Fernandezen "Pertsona izatean formakuntzaz"  Liburuetan ikus daitezkehumanismo honen oinarriak.
Teoria konsignetan badago ere, gure jarduera guztiz praktikoagoa izango da, nik saioari XAMURTASUNAZ izena jarri diot,... 
Tinkoa izatea espero dut. Besarkada handia denentzat.
Teresa
Bizi!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina