2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

MaiteMuhinduz 2015 (Mai 1-3). Gonbidapena



Hemen MaiteMuhinduz 2015eko txostena.


MaiteMuhinduz 2015 #MaMu15)
Izena eman! Gune Irekia, maiatzaren 1, 2 eta 3an Bizi Tokin (Behauze, Baxe Nafarroa).
  • Nola bizi ditugu maitasun- eta sexu-harremanak, desirak, plazerra, sexu-joerak, gorputzak, maitasun adierazpenak... ? Nola bizi maitasuna eta erotismoa modu burujabean eta normatibitatetik kanpo?
  • Ze lotura dute horiek guztiek historia, heziketa, gizarte, politika eta eremu publikoarekin? 
Maitemuhinduz15 topagunea, maitasun eta harremanei buruzko gogoeta egiteko aukera ederra! Ikuspuntuak, ideiak edota kezkak konpartitzeko eta ekintzak artikulatzeko  gune parte hartzaile eta autoeratua. 

Eta batez ere, egun batzuk elkarrekin bizitzeko aukera, gure arteko har-emanak erdian jarrita. Gozatzeko antolatzen dugu Maitemuhinduz. Bilduko gara aurten ere?

Non? BiziTokin, (Behauze, Baxe Nafarroa).  http://www.bizitoki.org/  
Noiz? 2015eko maiatzaren  1-3. Egitaraua:
Ostirala mai 1, Prestakuntza Eguna, goizetik joango da jendea azaltzen, Gune Irekia prestatu patxadaz eta atariko ekintza bereziren bat.
Ostiraleko afaria etxetik ekarri eta partekatuko dugu danon artean!
Larunbata mai 2, Gune Irekia, maitasun eta harremanen inguruko edozein gai proposatu eta landu ahal izango dugu,
Igandea mai 3, Gune Irekian ekintzak proposatzeko eta aktibatzeko aukera, bazkaria eta tokia txukun uztea.
Batzarrerako metodoa: Gune irekia (Open Space) izango da Maitemuhinduz. Talde handien bilerak egiteko modu atsegin, emankor, sinple, parte-hartzaile eta sormentsua! Bertan 
  • Zeuk nahi dituzun gaiak+jardunak proposatu ahalko dituzu agendarako, goizean.
  • 90´ko guneak izango ditugu proposatutakoei heltzeko
  • Epe luzerako ekintzak proposatzeko tarte berezia, maiatzaren 3an, bukatzeko.
  • Txoko bakoitzeko idatzizko txostena osatu eta ikusgai izango dugu etengabe eta amaitzean, e-postaz bidaliko dugu

IZENA EMAN, mesedez, 2 minututan, antolaketa errezteko hemen

 Oharrak:
  • Haurrekin zatoz? Oso ongi etorriak!
  • Aurrez topagunea aberasteko bloga: http://maitemuhinduz.blogspot.com.es
  • Topagune autoeratua da: txandak osatuko ditugu interprete egiteko, antolaketarako, umezaintzarako, sukalderako, txostengintzarako,...Auzolanek eratutako Gune Irekietan aukera oparoa denerik ikasteko :-)! Gogoz zeu ere?

Ongi etorri!

MaiteMuhinduz´15 Gune Irekia 
Auzolan EH 

Info+:  zalantzaren bat duzula? 
(+0034) 604.147.256

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina